XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTETXO BAT ARTZAIN Baina etxeko lur eta haziendak ez bait ziren nahikoak senide guztiak bertan gelditzeko, hirugarren semearentzat ez zen tokirik Erronkariko nekazalgo eta artzantzan.

Euskal Herriak beti eman izan dio mundu zabalari bertan haziriko hainbat seme eta Gaiarre ere horietakoa izaki.

Ikasia zen Gaiarre artzaingoan eta horretaraxe atera zen herritik kanpora hamabosteren bat urtetan, hain zuzen ere Hueska lurraldera.

Artalde hau ez zen ia etxekoa eta handik jaso izanen zuen Gaiarrek lehen ordainketa, lehen sosa.

Ez omen zion ordea artzaingoak halako esparik sortzen eta, Julio Enziso bere adiskide eta biografoak dioenez, ez-eta haren amari ere.

Honela ba, beste zer edo zer hobeagoren bila ekin eta saiatu ziren gurasoak.

Iduri denez euskaraz idazten zuen etxera.